XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IRU LAPURRENA.

Urregorrizko diru pilluak dagozala gordeta, esaten dabe, Ixurtza'ko Santa Ageda ermiñtearen atzean.

Ori, zarrak esaten dabe, euren gurasoekandik entzunda.

Eta urregorrizko diru pillu orrekin jazo zana, auxe ei-da: Urte asko dirala, eundaka batzuk bai beintzat, Arabar gizon batek gordetan eban Santa Ageda'ko ermiñta zarra, gero barrieztau ta aundiagotu egin ebena.

Eta gizon ermiñta-zaintzaille aren denporan, iru lapur gordetan ziran Atxurkulu-peko kobetan.

Iru lapurretatik, zarrak ziran bi, eta gaztea irugarrena, noiz beinka ermiñta-zaintzaillearekin berba egiten joaten zana.

Bein batean, ermiñta inguruan urregorrizko diruz beterik zegoan zaku-zorro bat aurkitu eben lapurrak, eta ermiñta-zaintzailleak esan eutseen: - Ez eixue diru-zorro ori artu, ostien galduko zaie danok-eta.

Baiña jaramonik egin barik, pozik eta barreka joan ziran euren kobetara, zorroa lepuan artuta.

Lapur gaztea Santa Ageda'ra joan zan urrengo egunean, eta esan eutson gizon ermiñta-zaintzailleari: - Zergatik esan zendeuskuzun atzo, galdu eiñgo geiñiela diru zorrua erueten bageiñun?.

Ba ondo bizi gara irurok oiñ, da gauza ona da diru zorro ori.

Eta erantzun eutson: - Galduko zeittue bai irurok, diru-zorro orrek, beste asko be galdu deittu te.

Lapur gaztea Santa Ageda'n egoan bitartean, lapur zar biek bategin eben euren artean, esanez: - Ori, garbittu eiñ bie'yuau, da biyontzako gero urregorri pillo dana.

Kobara joan zanean gaztea, esan eutseen zarrak: - I, Durengo'ra juen, da janariye ekarri bi'ok, afari on bat eiñ bie'yuau gaur da.